Jarduerak
-
Euskadiko turismo hartzailearen sektorea esklusiboki ordezkatzeko gonbidatua izan den foro guztietan jarduneko partaidetza izatea. Egungo gure partaidetza: Berrikuntza eta Lehiakortasun Foroa, Euskal Itsasertzeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaia, Eusko Jaurlaritzako Marketing Plana, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Mahaia.
-
Herrialdeko turismo operadoreen jarduerarekin loturiko arazoetan zein politikatan esku hartzea, lege eta estatutu esparruetan.
-
Elkartearen jarduerarekin loturiko lege antolamenduan ekimena eta partaidetza erakustea, elkartearen eta bere kideen hobekuntza bilatuz.
-
Elkartearen jarduerak etika arauak eta lanbide duintasuna defendatuz garatzen direla ziurtatzea.
-
Turismo esparruan garapena bultzatzea edo lanbide, teknologia, kultura esperientziak elkarraldatzea.
-
Bere bazkideen lanbide hobekuntza bultzatzea, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, etab. bezalako jardueren antolamendua dela medio.
-
Bere kideen arteko ezberdintasunak ebazteko bitartekotza egitea, lanbide jarduera hala nola horien eta hirugarrenen arteko jarduera kontuan hartuta.
-
Turismo hartzailearen sektorea sustatzea, helburu komunak lortzeko merkatu estrategia bat, erakundeekin elkarlanean.